XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta bekainak ere biribilduak ziren, sahatsak, labur bezain beltz eta ile-sarriak.
Erditze guztien ondorengo Matriuska txikia.
- Ez al duzue ezer erantzun behar? Ez al da egia errusiarrena?
- Salinas eta García Hernández kapitainak gara.
Ez daukagu ezer gehiago esatekorik
- Ez. García Hernández duzu bera, baina ni Palacios kapitaina naiz.
Salinas deitu egiten didate, baina ez dut neurezko deitura
Eta arrazoi du gainerakoan: ez dugu gehiago zer esanik.
- Ez, e?
Jacako Udaletxeko leihotik hitz egiteko gogo galanta omen zenuten ba!
Damutuko zitzaizkizuen orduan esanak...
- Esatekoak han esan genituen.
Eta orduan esanek balio dute oraindik guretzat
Kanpoan zeuden zaindariei egin zien dei jeneralak orduan.
Hartu eta eramateko haiek bere begien bistatik, nahikoa zabor-kirats utzi zutela bere bulegoan.
Sartzeko atxilotu-gelan eta ez beratzeko eskean edo erreguka hasten bazitzaizkien.
- Fontaneda jeneralak agindu bezala oraintxe fusilatu behar zintuzketet.
Baina legez egin nahi ditut gauzak.
Eta gainera, egunsentiko hozkirria bezalakorik ez da ikararen dardara lotsatu gabe pasa dezazuen.